Mapa Flash

Sarrera

Sarrera

GR edo Ibilbide Luze hau aisialdirako era ederra dugu arrazoi desberdinengatik: batetik, ibili beharreko distantzia garrantzitsuengatik, eta bestetik, ezagutarazten dituen parajeek Enkarterrietako eskualdearen izaera eta historiaren ikuspegi osatuagoa eskuratzen laguntzen digutelako.

Atsegina da, benetan, Kantabria eta Burgosekin mugakide den Bizkaiko mendebaldeko alderdi hau oinez bisitatzea. Izan ere, aukera ugari eskaintzen baitute turismorako historia eta kultura aldetik eskualdeak duen ondare aberatsak nahiz haran, erreka eta basoek osatzen duten ingurune paregabeak. Ez dira ahaztu behar, halaber, kultura, kirol, jai, gastronomia edota olgeta arloetan urtean zehar antolatzen diren jarduera interesgarriak. Bilbotik hain hurrean aurkitzeak lotarako eskualdea ez ezik, erakarpen turistiko handiko erreserba ekologikoa ere bihurtu du.

 

 

Ibilaldiaren laburpena

Ibilbidea Alonsotegin hasi eta mendebalderantz jotzen du Guenes, Galdames eta Sopuertako udalerrietatik. Azken herri honetan GR-ak hegoalderantz hartzen du, Zallaraino iristeko. Eta Brenako aterpean ekialderantz okertzen da, Gordexola eta Guenes udalerrietako hegoaldeko lurrak zeharkatzeko.

Zer da GR bat?

Gure ibilaldiari ekin aurretik argitu daigun zer dan GR bat eta zer esan gura dabien basoan sarritan ikusten ditugun marka zuri-gorriak. Sasoi batean herri eta pertsonak alkartzeko balio eben bide honeek gaur egun berreskuratu eta seinaleztatu egin dira, gizaki modernoak, naturara hurreratuz, ingurumenaren ezagupen etnografiko sakonagoa izan dagian. GR deituriko ibilbideak egiteko egunak behar izaten dira, gehienetan alkarrengandik urrin dagozan herri edo eskualdeak alkarregaz lotzen dabez eta. GR izena frantsesezko Grand Randonné deituratik dator, hau da, ibilaldi handia edo luzea. Frantsesak izan ziren berrogeita hamarreko hamarkadan ibilbideak homologatu eta seinaleztatzen hasi ziren lehenak. Ibiltariari inguru ezezagunetatik ibilteko lana errazteko asmoz sortu ziren ibilaldi-mota honeek, bai eta, bide batez, ezezagunaren abentura eta xarma edozeinen eskumenean jartzeko. Denboraren buruan honelako ibilbideak Europa osoan zabaldu dira. Luzera eta zailtasun-maila ezberdineko ibilaldi homologatu ugariz osatutako bide-sare trinkoa osatu da gure kontinentearen azalean.

 

 

Kolore zuri-gorriz eta GR izkiez bereizten dira ibilbide hauek. Zenbakia ematea FEDMEren ardura den arren , lekuko mendi federazioei dagokie beraien kudeaketa. Ibilbidearen iraupena egun bat baino gehiagokoa eta gutzienez 50 km takoa izatea derrigorrezko baldintza da. Ibilbide mota hauek loturak, desbideraketak eta aldaerak izan ditzazkete eta hauek ere marka zuri-gorriz seinalizatuko dira. Ibilbide luzeko bide baten rotulazioa G eta R izkiak + tartea + dagokion zenbakia osatzen dute. Adibidez GR(tartea)34. Autonomi bat baino gehigo zeharkatzen dute ibilbideak izendatzeko federazio desberdinak ados jarri beharko dira izendapen comuna egiteko.

 

Foto

Ibilbidea

Ibilbide luzeko (GR) aukera honek eskeintzen dituen interes puntu guztiak ezagutu ezazu eta zure txangoa aurrez planifikatu.

Foto

Historiaz betetako bidea

Enkarterrietako ondare historikoa da eskualde hau erakargarri egiten duena. Oinez ezagutu ezazu.

Foto

Ibili ondoren zer egin

Herri-jaiak, festibalak, merkatu eta periak.....urte guztian zehar Enkarterriak ondo pasatzeko aukera emango dizu.

Foto

Atsedenik erosoena

Enkarterrietako lo-lekuen eskaintza , kalitatzeko serbitzuak eta harreman hurbilaregatik bereizten da. Non egongo zara honeto?

Irudien leihoa

Galeria

Enkartaciones EnkarterriLogotipo LeaderBizkaiaEuskadi
© 2007 Enkarterrialde. Eskubide guztiak erreserbatuta.