Alonsotegin ekingo diogu gure ibilbideari, San Antolin ermitaren ondoan, herrigunean. Hemendik Zamundi auzora joko dugu asfaltatutako errepide batetik. Auzo hau Sasiburu mendiaren maldetan aurkitzen da, Santa Kiteria ermitaren alboan, hain zuzen be.Peñas Blancas alderantz doan igoerak PR BI 101 -arekin partekatzen ditu bide-seinaleak. Ermitara iritsi baino lehentxeago bide eroso batetik abiatuko gara, Peñas Blancas eta Ganeroitz mendiaren tontorraren arteko lepora joateko, 430 metroko altuerara.
Mendi-lepo horretatik mendebalderantz egingo dugu, hartxintxarrezko pista zabal batetik Bakuna gainera heltzeko. Toki honetan Guenes eta Barakaldoko udalerriak bereizten dituen mugarriak emango digu ongietorria.
Hartxintxarrezko pistari jarraituz, Bakuna edo Castaños izeneko mendatera ailegatuko gara. Hemen ezkerretara hartuko dugu porlandutako pistatik, gaztainadi trinko batean barrena. Meategi abandonatu baten gainean dagoen zubia zeharkatu bezain laster, Saratxo auzora iritsiko gara. San Sebastian baselizaren aurretik pasatu eta gero, auzoa utziko dugu mendebalderantz eta herriko auzoko sarreran eskuma aldetik.
Pinudietan gora, Eretza mendigunea inguratuko dugu pixkanaka. Pistari jarraituz, ezkerretara geratuko zaigu mendi ikusgarri horren gailurra, Enkarterri gehienaz gozatu ahal izateko begiratokia, eta Berenillako aterpera hurreratuko gara, Guenesko udalerrian jadanik. Baina aterpera heldu aurretik, erdiko pista laga eta bidezidor batetik Los Llanos-eko mendatera jaitsiko gara. Hemen, beherantz doazen pistak baztertuz, Cepal-go tontorra inguratuko dugu Tellituko landako norantzan, Cepal-go eta La Cruz -eko tontorren artean, 600 metrotik gora.
Gainetik gure hurrengo helburua begizta dezakegu: Galdamesko harana, 165 metroko altueran. Beheraka goaz azpiko haitza bistaratzen zaion bide batetik, La Cruz-eko tontorra hego hegaletik eroso inguratuz, Akendibar auzoraino jaitsi arte. Lau bat etxe baino eduki ez arren, eraikuntza aldetik interesgarriak diren elementuak gordetzen ditu auzo honek. Artadia eta San Kosme ermita ondoko kare-haitzak ditugu paraje honetako ezaugarririk nabarienak. Zatika harriztatua dagoen bide polit eta aldapatsu batek zuzenean eramango gaitu beherantz Galdamesko San Pedrora.
San Pedrotik Arenazako errotara joko dugu; nahiz eta gaur egun ez dion urari eragiten, zutik dirau ubide eta guzti. Erreka igarotzeko, harrizko zubitxoa dugu, urte askoan zaindu gabea, estua eta arku handiarekin, XIII. mendekoa beharbada.
Errotatik Garaira abiatuko gara, sasoi batean baserritarrek alea ehotzera joateko erabiltzen zuten bide zaharretik. y, de Garai, pasando cerca del barrio Valle a San Esteban de Galdames rodeando el Pico Moro a media ladera.
Galdamesko San Esteban - Arenao
Galdamesko San Estebandik La Rampa-ko auzunera helduko gara, non Pozolino-rainoko jaitsierari ekingo diogun, aldats gogorreko bide porlandu batetik. BI 3632 errepidea zeharkatu beharko dugu, Atxuriagako aisialdi-gunean barrena sartzeko.
Esparru zabal hau lehenago Tardía eta Berango izeneko meategietako garbileku eta hondakinak zeuden lekuan kokatzen da. Ingurunea erabat berreskuratu da, zuhaitz-mota asko landatuz: haritz amerikarrak, astigar zorrotzak eta lizarrak, besteak beste, landaredi ugaria eta askotarikoa osatuz. Atxuriagako Parkeko zelaian gora dauden mendi-hormak, mea ateratzeko urratuak izan zirenak, pinuz eta eukaliptoz estali dituzte, haitza nagusi den tokietan haritza eta artea nabarmentzen delarik.
Parkean bertan bat egingo dugu eraberritua izan den mehatzetako trenbide-leku zaharrarekin. Galdamesko Trenbidea deitzen den pasealeku honetatik aise ailegatuko gara Sopuertako Arenao auzoraino.
Trenbide hura, BILBAO RIVER CANTABRIAN RAIL konpainia ingelesak eraikita, 1876an inauguratu zen. La Benedicta-ko kaian hasi eta Galdamesen amaitzen zen trenbide horrek 22,3 kilometro zituen guztira. Meategietako garraiobide hark Triano mendietako burdin mea jasotzen zuen (zehatzago esanda, Galdamesko La Aceñan kokatzen den Berangoko meatzetik ateratzen zena) eta Sestao eta Portugaleteko La Benedicta-ko kaietako karga-lekuetara eramaten zuen. Minerala nahiz pertsonak garraiatzen zituenez, hamaika langile inmigrante ekarri zuen meategietako auzoetara. Gerra zibilaren ondoren, BABCOCK & WILCOX enpresak bereganatu zuen Galdamesko trenbidea. Geroago, 70ko hamarkadan, kendu egin zuten.
Galdamesko La Cerca auzoaren parean, alde batera lagako dugu trenbidearen pista, Sopuertako Arenao auzora iristeko.


Alonsotegi

Santa Kiteria

Peñas Blancas

Saratxo

Aterpea

San Roke

Arenatza

San Esteban

Atxuriaga

Trenbidea

Arenao


